100 urte

100 urte

2008an 100 urte bete zituen Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak

Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba Elkartea 1908. urtean sortu zen, Usurbilgo eta inguruko baserritar txikia laguntzeko helburuarekin. Hau da, 2008an 100 urte bete zituen.

Hasieran, baserritarrek eskuratzeko zailtasunak zituzten lehengaiak lortzea zen helburua. Garai berean sortu ziren kooperatiba gehienak, 8-10 urteko epean, eta herri guztietan antzeko eredua hartu zuten: elizaren ingurukoak ziren (hortik dator Cooperativa Agrícola Católica del Campo izena), udaletxearen babesa zuten, eta gehienak ‘Alkartasuna’ izena hartu zuten.

Usurbilgo Kooperatibari dagokionez, duela 25 urte hasi ziren aldaketak. Baserritarrei zuzendutako eskaintza (ardoa, burdindegia, etab.) handitu eta biltegiaz gain denda indartu zen. Gaur egun, baserritar txikia laguntzeaz gain, Alkartasuna Kooperatibak Usurbilgo biztanleria osoari zuzenduriko denda kudeatu, gasolio eta gas butano zerbitzua eskaini eta inguruko beste baserritar kooperatibekin lankidetza jorratzen du. Azken finean, Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak bazkide eta bazkide ez direnen esplotazioak hobetzeko zerbitzu eta ekintzak sortu eta indartzen ditu.

Azken urteotan jorratutako ildoari jarraiki, kooperatibak zabaltze prozesuan jarraitzen du: lerro berriak zabaldu, barne merkataritza sustatu...

Alkartasuna Kooperatiba Usurbilgo ‘Hurbilago’ Merkatarien Elkarteko kide da eta elkarteko hainbat kideren arteko lankidetza bultzatzen du.


2024-KO ALKARTASUNAREN ILARGIAREN EGUTEGIA
ILARGIA ETA LANDAREAK AGENDA 2024

SALGAI!

ETXEKO LANDAREAK

JAKOBA ERREKONDOREN LIBURU BERRIA SALGAI!

SIGFITO PUNTUA

Alkartasuna Kooperatibak fitosanitarioen ontzi hutsak kudeatuko dizkizu. Ontziak 3 aldiz garbituak eta taparik gabe ekarri behar dira. Zerbitzua doakoa da.

EGIN EZAZU ZURE SAGAR ZUKUA!

Etxerako sagar zukua egin nahi baduzu, kooperatibak pasteurizagailua utziko dizu; etxera eraman eta zeure zukua egin!


© 2009 Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
Atallu industrialdea 26, 20170 Usurbil, Gipuzkoa
Tel.: 943361114 - Mugikorra: 630938027 - Faxa: 943374530
A | xhtml | CSS | Datuen babesa
iametza interaktiboak garatuta